XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Angeliki anderearen mertzeria eta aurrezkia

Ostegunetan, izeba Despinak bisitak zeuzkanean, ez ginen beste urteetan bezala egongelara jaisten.

Horrela erabaki zuten Aitonak eta aitak.

- Txikiak dira eta, behar ez direnak esan ditzakete -zioten.

Baina bisitak ez dira, lehen bezala, normalki etortzen.

Hilean behin, eta batzuetan ezta hori ere.

Izeba Despina kexuka aritzen da, errua zerarena dela... haiena.

Nik uste dut Nikos eta tigrea esan nahi duela.

Hala, tigrea oso tarteka ikusten dugu, egongelako garbiketa egitean Estamatina gurekin gogoratzen denean.

Horregatik harritu nintzen egun batean deitu eta hau esan zidanean:

- Tigrea ikusi nahi al duzu? Kristalontziko giltza daukat.

Kristalak garbitu eta hura ikustera eraman gintuenetik, hiru egun besterik ez ziren.

- Itxaron pixka bat, Mirtori deitzera noa.

Estamatinak, ordea, ez zidan joaten utzi, Mirto izeba Despinarekin zegoelako eta berak ezin zuelako itxaron.

Kristalontzia une baterako zabaltzera zihoan, nik ikusteko.

Zabaldu zuenean ia oihu egin nuen: tigreak ez zeukan ba paper txuri txiki bat hortz artean! Aurrekoan bezala!

Papera ateratzeko nire eskua irristatu nuenean, dardarka neukan, (...).